AISIALDI INKLUSIBOAREN ELKARTEA

Desgaitasuna duten pertsonentzako aisialdi eta denbora libreko elkartea

 

 

Gure jarduerakGure zerbitzuak

Laguntza behar duzu?

TALURek ahal duen guztian lagunduko dizu, informazio gehiago edo laguntza behar baduzu.

Jarri harremanetan: info@talur.es

Lagundu nahi duzu?

Talurren hainbat modutan lagundu dezakezu.

  • Bazkide eginez (hilean 1 € gutxienez)
  • Dohaintza egiten
  • Hainbat boluntario lan egiten

GURE MISIOA

Adimen-desgaitasuna duten pertsonei eta haien familiei laguntzea

Talurren asmoa da aisia eta denbora librea desgaitasun intelektuala duten pertsonak aberasteko, garatzeko eta gizarteratzeko tresna bihurtzea. Ziur gaude jolas, aisialdi eta kirol-jardueretan parte hartzeak aukera ematen diela beren autonomiarako oinarrizko gaitasun eta trebetasun sozialak eskuratzeko, hala nola ongizate emozionala, pertsonen arteko harremanak ezartzeko gaitasuna, gizarteratzea eta norbanakoaren autodeterminazioa.

JARDUEREN EGUTEGIA

Hauek dira egiten ari garen jarduerak

AKTIBAZIO

KOGNITI-BOA

IREKIA

Banakako espazioa gure partaide bakoitzarentzat. Hainbat alderdi ikastea, autonomia handiagoa izan dezaten.

Informazio gehiago

Tailer honetako helburuak dira:

  • Pertsona bakoitzari egokitutako gizarte-trebetasunak ikastea.
  • Autonomia sustatzea parte-hartzaile bakoitzak behar dituen arloetan.

PINTXO POTEA

IREKIA

Gure parte-hartzaileen artean aisialdia eta trebetasun sozialak sustatzeko gunea.

Informazio gehiago

Tailer honetako helburuak dira:

  • Aisialdiko lekuetan autonomia sustatzea (dirua maneiatzea, taberna batean eskatzea, itxaronaldiak…).
  • Adiskideen zirkulua ingurune naturaletan zabaltzea.

MEMORIA

AKTIBATU

IREKIA

Gure oroimenari laguntzeko espazioa, banakako jokoen eta taldeko ariketen bidez. Memoria garrantzitsua da edozein adinetan, eta, berau sendotzeko dugu gune hau.

Informazio gehiago

Tailer honetako helburuak dira:

  • Ongizate mentala sustatzea.
  • Parte-hartzaileak maila kognitiboan, sozialean eta funtzionalean aktibo izatea.