GURE FAMILIA
TALUR EZAGUTUZer da Talur?
Talur 2011n sortu zen, diziplina anitzeko talde baten borondatezko batasun askearen bidez, irabazirik gabeko helburu sozial, komun eta zilegia lortzeko.
Talur elkartearen helburua, mendekotasun egoeran dauden pertsonen edo desgaitasun egoeran dauden pertsonei eta haien familien laguntzea, gizarteratzeko oinarrizko tresnak eta baliabideak eskainiz. Horregatik, programa eta proiektu batzuk diseinatu ditugu aisiara eta hezkuntzara bideratuta, baita pertsona horien partaidetza komunitariora eta haien inguruko helburuetara zuzenduta daudenak ere; beti ere, genero-ikuspegitik eta ikuspegi euskaldunetik, inklusioan, parte-hartzean, aberastean, garapen pertsonalean, autonomian eta abarretan oinarrituta.
Horrela, ingurune sozial eta komunitarioan espazio inklusiboa sortzea bultzatzen da, bere gizarteratzea errealitate bihurtuz, non bere garapen pertsonala, bere autonomia eta bere integrazioa indartzen diren, bere ikaskuntzaren eragile aktibo eta parte-hartzaile bihurtzeaz gain, bere esperientzien aberastasun globala lortuz.
GURE TALDEA
Guri buruz
Hainbat esparrutako profesionalen taldea gara, anitza, sutsua, dinamikoa eta desgaitasunaren munduarekin konprometitua. Bazkideok, adituok eta boluntariook talde aktiboa eta kohesionatua osatzen dugu elkarteak eskaintzen dituen programen inguruan. Gogo handiko taldea eta aurrera eramateko proiektu asko dituena.

Amaia González Ruiz de Apodaka
Presidenta

Almudena Ovejas Arza
Idazkaria

Nerea Ortiz de Lazcano
Batzordekidea

Eduardo Peña Ortiz de Zárate
Lehendakariordea

Mariela Armoa Aquino
Diruzaina

Patricia Suárez Marto
Batzordekidea
GURE BOLUNTARIOAK
Talurren Bihotza
Gure boluntarioak Talur-en bihotza dira. Beren onena jartzen dute konplikatua dena errazteko eta lortu ezina dirudiena lortzeko. Boluntarioek elkartearen jatorrizko zentzuari erantzuten diote eta posible egiten dute Talur-ek bere jardunari mugarik ez jartzea.