ESKEINTZEN DITUGUN ZERBITZUAK
Zer egiten dugu talurren?JARDUERA INKLUSIBOAK
AISIALDI HEZITZAILEA: Ondo pasatzeko 7.000 modu.
Talurren asmoa da aisia eta denbora librea desgaitasun intelektuala duten pertsonak aberasteko, garatzeko eta gizarteratzeko tresna bihurtzea. Ziur gaude jolas, aisialdi eta kirol-jardueretan parte hartzeak aukera ematen diela beren autonomiarako oinarrizko gaitasun eta trebetasun sozialak eskuratzeko, hala nola ongizate emozionala, pertsonen arteko harremanak ezartzeko gaitasuna, gizarteratzea eta norbanakoaren autodeterminazioa.
01.
Hiru hilabeteko ekintzak
02.
Arnaslekuak
03.
Oporrak
BETI ZURE ONDOAN
Laguntzea
Talurrek oinarrizko gaitasun eta trebetasun sozialak eskuratzeko laguntzak ematen ditu. Halaber, familiek edo egoitza-zentroek eman ezin dituzten laguntzak eskaintzen ditu, lan-kargak edo norberaren bizitza eta lana bateratzeko ordutegi-zailtasunak direla-eta: aisialdiko jarduerak, mediku-kontsultak, erosketak, etab. Zerbitzu hori familien eta zentroen beharretara egokituta dago, eta haien eskarien arabera ematen dugu.
AISIALDIKO ETA DENBORA LIBREKO JARDUERAK
Neu ere existitzen naiz, utzidazu laguntzen.
Aisialdiko eta denbora libreko programak eta proiektuak antolatzen eta kudeatzen ditugu hainbat erakunde eta instituziorentzat, eta begirale espezifikoak eskaintzen ditugu jarduera bakoitza abian jarri eta gauzatzeko.
AISIALDIKO PROGRAMAK
Aisialdiko eta denbora libreko jarduera pribatuak
Gasteizko erakundeek eskainitako opor-programetan aisialdiko eta denbora libreko jarduerak kudeatzea, antolatzea eta dinamizatzea.
Ikastetxeetan eskolaz kanpoko jarduerak egiteko begiraleak.
Talur realiaza diferentes vacaciones durante el año, semana santa, verano y en el puente de la Inmaculada.
Son unos días, para disfrutar de diferentes ciudades o pueblos, conocer a más personas, pasarlo muy bien y realizar actividades durante todo el dia, ¿ quieres saber algo mas? Preguntanos!
JARDUEREN EGUTEGIA
Hauek dira egiten ari garen jarduerak
GELDIALDIA
KAFE SOLIDARIOA
LASTER
Bazkideek, Gasteizeko pertsona ezberdinekin elkarrizketak edukitzeko aukera izango dute espazio honetan, non gizarte sare bat sortu daitekeen.
Informazio gehiago
Espazio hau:
- Hilean behin egiten da, informazio gehiago nahi izatekotan, gurekin kontaktuan jarri zaitezkete.
HIRUGARREN ADINEKO EGOITZEKIN
BINGOA!
LASTER
Gure bazkideak izango dira egoitzan adineko pertsonekin hainbat jarduera egingo dituzten pertsonak.
Informazio gehiago
Jarduera hau ekainaren 13an eta 20an egingo da.